Walter Salas-Humararen gidaritzapean, The Silos talde-izarra izan zen laurogeiko hamarkadako Amerikako eszenatoki independenteetan. Berehala irabazi zuen nortasun sendoko bandaren begirunea eta, nahiz eta Velvet Undergrounden eragin nabarmenak izan eta Neil Youngen jokamoldetik oso gertu jokatu, inoiz ez du galdu berezkotasunak eman ohi duen freskotasuna.

Walter Salas-Humasek, Amerika egitera joandako Menorcako emigrante baten oinordekoak, eragin hispaniar-kubatar nabariak ditu, eta haren konposizioetan nabarmenak dira erritmo garden eta sotilak eta Soul eta Rock and Rollaren baitatik sortutako abestien xalotasuna.

Haren azken diskoa, Nuestra Vida izeneko bilduma, aitzaki ederra da The Silosen musika lana ezagutzeko eta, gainera, oso ondo frogatzen du nola Amerikako musika independenteak, estiloa zeinahi delarik ere, izan ditzakeen aldi beran freskotasuna eta zorroztasuna.

http://www.sonicnet.com/allmusic/