![]() |
|||
![]() |
|||
Bowery Electric bandak 1997ko udaberrian Beat bigarren diskoa argitaratu zuenean, Melody Maker aldizkarian zera argitaratu zen: “Rock hau berritzailea da benetan, hip hop ego-tik askatua, irekia eta arriskatzen dakiena, eta gainera doinu ederra du arraioak”. The Wire aldizkariak, berriz, “oheburukoko diskoa” zela esan zuen. Abeslari eta gitarra jole Lawrence Chandler eta abeslari eta baxu jole Martha Scwendener duoa Manhattan-etik dator Lushlife disko berria aurkeztera. Artearen gaur egungo egoerari buruz duoak duen ikuspegia sakon eta zorrotz agertzen da diskoan. Elementu bateratzailea hip hop da. Erritmoak arinak dira, urduriak, sakonak, eta etenak, sample-en eta zuzeneko musika tresnen arteko lotura desitxuratuak eraginda. Lushlife erritmo langartsuez beteta dago, eta erritmo bakoitzak hodeiertz berri bat zabaltzen du nahasketak egitean. Edozein unetan sokako moldaketa dirdiratsuak atzemango ditugu, eraikin ederrak bailiran, eta soul sentimenduko malenkonia sarkorra eta giro-sakontasun zerratua darizkiela. |
|||