Estatu Batuetako hegoaldeko hondartza eguzkitsu eta iparraldeko mendiarte sakonen artetik Beachwoods Sparks taldea etorri zaigu, Kaliforniako eguzkipean bizitza osoa pasa dutenek bakarrik egin dezaketen soinua ekartzeko. Bihotzetik sortutako musika da, basamortuko haizeak egarriz dauden arima guztiei eramana.

Garai hauetan gutxitan aurkitzen dugun zintzotasun eta bikaintasunez egina, Beachwoods Sparks-ekoek Flying Burrito Brothers eta Buffalo Springfield zaharragoen musikari heldu diote, baina, argi ibili!, hau ez baita iraganetik ekarritako oihartzuna, forma klasikoetan blai dagoen ahots berri bat baizik. Musika honek urteetan landu eta biribildutakoa dirudi, estrainaldi egunean eguzkiak itsasoan murgildu aurretik izan ohi duen lilura edukitzea nahi lukeen talde batena.