Alemaniatik datorkigu Tarwater, aparteko zer edo zer daukan bere musikarekin. Zatiak bata besteari itsatsirik osatutako musika da, baina emaitzak badu kohesio landu bat, eta horrexek ematen dio xarma. “Animals, Suns & Atoms” izeneko azken lana aurkeztera dator. Soinu aldetik, minimalista da, pop-a, eta elektronika gaurko eguneko musikarekin nahasten du. Bernd Jestram: ordenadorez sortutako musika tresnak, baxua, teklatuak, gitarra eta sampler-ak erabiltzen ditu. Berlinen estudioa du, eta beste musikarien lanak grabatzeaz gainera, beste lan asko egiten ditu zine eta antzezlanetarako. Ronald Lipook: ordenadorez sortutako musika tresnak, bateria, teklatuak, platerak, ahotsa eta sample-ak erabiltzen ditu.