For Stars Estatu Batuetako San Frantziskoko banda bat da, norberaren baitan galtzeko musika egiten duena: doinu ezin hunkigarriagoak eta moldaketa argiak; benetako tentsioa sortzen du, doinua isila denean ere ozen entzunarazten duena. Galaxie 500 eta Simon & Garfunkel-en erdibidean eta Red House Painters eta Luna-ren bitartean daudelarik, tradizioarekiko errespetua ustekabekoarekin bateragarria dela erakusten dute. Abestien moldaketak –batzuetan ohiz kanpokoak– egitea da, beharbada, hauen trebetasunik handiena, eta abestien hitz ironiko eta aldi berean nahigabetuekin gailurrera heltzen dira. Egunotan argitaratu berria dute hirugarren diskoa: “Airline People” (Akuarela).