![]() |
||
| Euskal Herrian izango dugu berriro ere “Dream Syndicate” taldeko buru izan zena. Oraingo honetan atera berria duen Here come the Miracles diskoa aurkeztera dator. Laurogei minutu inguruko lan horretan ez dago asmaketarako aukerarik: errepika erakargarriak, dotorezia, psikodelia, indarra eta zirrara, duen guztia ematen duen Steve Wynnen eskutik. Diska Tucsonen (Arizona) grabatu du eta laguntzaile apartak izan ditu, besteak beste, John Convertino (Giant Sand, Calexico), Howe Gelb (Giant Sand) eta Jonette Napolitano (Concrete Blonde). Zuzenean eskainiko duen kontzertuan Come taldeko zenbait kiderekin arituko da. Industria Dolor Arrasateko talde baten izena da eta oinarri elektronikoak erabiliz soinu trinkoa eskaintzen digute, industri musikatik oso gertu dagoena. . |
![]() |
|
![]() |
||