Chris Hooson gaur egun nazioarteko musika munduan bere burua nahigabetzen duen gizakietako bat da. Ez du gogoko giten duen ezer, nahiago du etxean gelditu zuzenean jotzea baino, oso gaizki pasatzen baitu. Lotsa ematen dio jendeak bere diskoak entzuteak. Tipo xelebrea, laurogeita hamarreko hamarraldiko bigarren zatiko pasarte ikaragarrienetako batzuk eskaintzeko gauza da. Horrelakoxea da Chris Hooson, Dakota Suite taldeko burua. Bere azken lana Morning Lake Forever izeneko mini-albuna da. Bandaren bi aurpegiek bat egiten dute disko honetan, instrumental hutsa dena eta abestutakoa, eta iraganaren eta orainaren artean bizi dira artistaren talentuaren erakusgarri. Bere burua ulertzeko gauza ez bada ere, kanpoan dagoen munduarekin
komunikatzeko bide baten bila dabil.

Cristina Monge kantautore donostiarrak soinu intimisten bitartez emozioz beteriko abestiak eskaintzen dizkigu.
.