Egundoko emanaldi bikoitz honetan GAZTEMANIAK! programak bi proiektu barnekoi eta aldi berean hunkigarri aurkezten dizkigu.

Damon & Naomi-k oihartzun handia izan zuten pop underground iparramerikarrean Galaxie 500 taldeko partaide zirenean. Taldea desegin ondoren, diskoak egiten jarraitu dute, harrapatu egiten zaituzten, diskoak, hain zuzen ere, xaloak eta artifiziorik gabeak baitira. Beste musikari batzuekin harremanak izateko duten gustuak berarekin ekarri zuen orain dela gutxi Japoniako Ghost taldearekin kolaborazio bat egitea: hain zuzen, talde horretako kide bat izango dute lagun beren emanaldian: Michio Kurihara.

Mark Eitzel, beste aldetik, American Music Club-eko liderra izan zen, eta bizitza sutsua eta zalapartatsua eraman zuen, hamabi urte iraun zuena. Kantari iradokitzailea,
konposatzaile aparta, gaitasuna dauka, inork ez bezala, punkaren indarra eta folkaren edertasun barnekoia bateratzeko. Atera berri duen “The invisible man” diskoarekin berriro txunditzen gaitu, gauza delako tristurarik sakonena ere irudika daitekeen gauzarik ederrena bihurtzeko.
.