Style Scott bateria joleak eta Adrian Sherwood ekoizleak On-U sound izeneko disko zigilua sortu zuten 1970eko hamarraldiaren hondarrean, "dub" musika landu eta sustatzeko. Lehen dikoa 1982an plazaratu zuten: Dub Syndicate.
Harrez geroztik ezinbesteko erreferentzia dira, reggaeak, dubak eta dantza musikak eskaintzen dizkien aukerak ikertzeko moduagatik.
Oso soinu berritzailea egiten dute eta, horren eraginez, gaur egungo britaniar dub mugimenduan inspirazio iturri bihurtu dira.
Bira honetan, joan den udan argitaratu zuten "Acres of Space" bilduma, beren azkenekoa, aurkezten ari dira.
.