Arling & Cameron oso talde eklektikoa da. Urte askotan ibili dira ilunpe handienean mundu honetako biztanleei eta clubberrei beren bizitzen soinu banda jartzen, eta, gero, horra non haien abestiek kontzientzia kolektiboan agertu egin diren -ikusgai bihurtu diren-, masa komunikabideen bitartez, Herbehereetakoen pozerako. Gerry Arling-ek eta Richard Cameron-ek osatzen duten bikote honek 1997an izan zuen estreinaldi ofiziala "All-in" bildumarekin. Hurrena, iaz, "Music for Imaginary Films" lana plazaratu zuten; soinu bandetarako idatzitak o musikaren historia berriro asmatzeko ekarpen bat da. |
||
![]() |
Lan berriena "We are A & C" da. Horretan, elektropoparen ikuspegi zeharo eklektiko bat ematen dute, batere lotsarik gabe nabarduretan hainbat estilo ukitzen baitituzte: power popa, funka, soula, reggaea, bluea, housea eta hip-hopa. . |
|
![]() |
||