Post Folk Gaua izeneko proposamen hirukoitz ausart batekin datorkigu oraingoan Gaztemaniak!.

Hasteko, AROAH madrildarrak “Cuando termines con todo, habrá terminado contigo” izenburua daraman bere EPko kantak eskainiko ditu, formato akustikoan.

Hurrena, RETSIN bikotea etorriko da, Cynthia Nelson (Rodan izana) eta Tara Jane O´Neil (Ruby Falls izana) gazteek osatzen dutena. Folk eta country musiken eragin handiarekin, soinu gozo eta aldi berean zorrotza sortzen dute, beren aire landatarretan rock elementuak eta beste ñabardura esperimentalago batzuk nahasita.

Azkenik, LABRADFORD izango dugu, bigarren aldiz Gaztemaniak! programazioan. Richmond hirikoak (Virginia, EEBB) dira taldekideak: Robert Donne, Carter Brown eta Mark Nelson. Hauen soinua, gitarra, teklatu, baxu eta bigarren mailan kokatutako ahots baten konbinazioa da, ingurua girotzeko gai den tristura izoztuzko altxagarri bat lagun duena. Zuzeneko entzuleak liluratuta eta hunkituta uzten dituztela diote zuzenean ikusi dituztenek.