EEBBko Los Angelestik dator banda hau, E goitizenaz ezagutzen den gizona buru duela (Mark O. Everett du izena). Lehen diskoa, "Beatiful Freak", 1996an argitaratu zuten, eta, geroztik, 1998an "Electro-shock blues" eta 1999an "Daisies of the Galaxy". Lan horiekin erakutsi zuten pop banda benetan original bat zirela, sailkatzen zaila eta lerrokatzen ia ezina. Ek bere familia guztia oso denbora gutxian galtzeko ezbeharra izan zuen, eta haren musikak seinale izan ohi du bihotz zauritu batek egina dela. |
||
![]() |
Orain, "Souljacker" izeneko bilduma berria aurkeztera datorkigu. Lan hori John Parish-ekin batera egin du, hau da, P.J. Harveyren ohiko lankidearekin, eta soinu ernegatuago bat egiten dute, baina samurtasunerako tarteak ere badituena. . |
|
![]() |
||