Euskal Herriko diskografia sendo eta errespetagarrienetako baten jabe den kantari oñatiarrak, oraingo honetan, bere azken albuma aurkeztuko digu, hain zuzen ere Hurrengo Goizean izeneko lana.

Hurrengo goizean gauzak beste modu batean ikusten dira. Baretuago. Eta orduan ikus dezakegu argi eta garbi gure irudia ispiluan. Diska honen giroaz ari gara. Hurrengo goizean Ruperrek joaten utzi dio bere buruari, musika eta hitzak. Bera izaten jarraitzen du beti,
baina orain zabalaren itxurak egiten ditu. Abestien egituretan, esateko orduan. Eta oraindaino entzun ez duguna somatzen dugu. Liluratzen eta harritzen gaituzten kantuak.

Nando de la casa: bateria.
Javi Antoñana: gitarra.
Dani Pérez: gitarra.
Jose Gereñu: baxua.
Ruper Ordorika: gitarra eta ahotsa.