Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak urtero antolatzen duen maketa lehiaketan, Gaztemaniak! programaren barruan. Estilo guztiak ditugu gustoko, zuena ere bai, garrantzitsuena da gogoz egitea.

Epaimahaiak 15 talde aukeratuko ditu, eta haien lanak disko batean jasoko dira.
Eta gogora ezazu, interesaturik egonez gero, azkar ibili behar zara, lanak aurkezteko epea 2002ko apirilaren 30ean bukatzen da eta.
     
 
  1.- Hala nahi duten Gipuzkoako musika talde eta bakarlari guztiek dute lehiaketan parte hartzeko aukera, baldin eta disko etxeren batekin argitaratutako diskorik ez badute eta aurreko edizioetan sarituak izan ez badira, hau da, Gaztemaniak programaren barruko diskoren batean sartu ez badira.
2.-
Parte hartzaileen musika estiloari dagokionez, ordea, ez da mugarik izango.
3.-
Lehiaketan parte hartzen duten taldeen berri zabalagoa emateko asmoz, MUSIKA GIDA web orrian talde bakoitzaren informazio fitxa bana sartuko da, baita kantu bana ere, MP3 formatuan.
4.-
Atal berezi bat sortuko da MUSIKA GIDA web orrian erabiltzaileek beren iritzia eman dezaten lehiaketan aurkeztutako taldeei buruz, eta iritzi horiek kontuan hartuko dira, epaimahaiaren irizpideekin batera, taldeak aukeratzeko orduan.
5.-
Epaimahaiak 15 talde aukeratuko ditu guztira. Kopuru horrek gorabeherak izan ditzake, edizio bakoitzean aurkeztutako taldeen kalitatea kontuan hartuta. Aukeratutako taldeak "Gaztemaniak 6" diskoan bilduko dira. Taldeen esku egongo da diskoan sartu nahi duten kantua aukeratzea, bidalitako maketak dituen hiru kantuen artetik, betiere. Disko konpaktu horren 1.000 ale editatuko dira, eta liburuxka bat ere edukiko du, taldeen berri zehatza emango duena. Disko gehienak disko etxeetara eta hedabideetara bidaliko dira, taldeei ahalik eta sustapenik handiena egiteko. Aukeratutako talde bakoitzari ere 10na kopia emango zaizkio.
6.-
Ahal den neurrian, aukeratutako taldeak gonbidatuak izango dira Gaztemaniak programaren barruan antolatzen diren saioetan parte har dezaten.
7.-
Taldeek uko egiten diote inolako royaltyrik kobratzeari beren kantuak bilduma diskoan sartzen lagatzearen truke. Antolatzaileek hitz ematen dute diskoa editatzeari dagozkion egile eskubideak likidatuko dituztela Egile eta Editoreen Sozietate Orokorrean (SGAE).
8.-
Antolatzaileek aholku hau ematen diete aukeratutako taldeei: diskoan sartzen diren kantuei izen eman diezaieten Egile eta Editoreen Sozietate Orokorrean (SGAE), eta diskoa editatu aurretik, betiera, aukeratutako taldeen eskubideak babestearren.
9.-
Lehiaketan parte hartu nahi duten talde nahiz bakarlariek, ondorengo helbidera, 2002ko apirilaren 30erako bidali behar dituzte beren maketak, biniloak edota CDak, gutxienez 3 kantu dituztela, baita ere taldearen historia, argazkia(k), helbidea, harremanetarako telefonoak eta posta elektronikoa:
 
"GAZTEMANIAK PROGRAMAKO 6. MAKETA LEHIAKETA"
GAZTEGUNE: CRAJ / GAZTE INFORMAZIOA
Anoeta 28
Donostia 20.004
 
Oharra:
lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du oinarri hauek oso-osorik onartzen direla, baita lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki ditzakeen erak ere.