![]() |
|||
![]() |
|||
Belgikatik iritsi zaigu Hooverphonic. Pop giroko hirukotea dugu, antzinako melodiak eta, etorkizunaren aitzindari, soinu eta erritmoak intenporalak ederki asko konbinatzen dakiena. Orain arte argitaratutako hiru diskoez gain, pelikuletarako musika egin dute, baita publizitate spotak ere, eta futboleko azken mundu txapelketan, Belgika eta Holandan egindakoan, hasiera musikaduna jarri zioten ospakizunari. Geike Arnaert andereñoa da Hooverphonic taldearen edabe magikoa. Haren ahots hauskor eta aldi berean bizia oso ederki lotzen zaie bandaren gai liluragarri ez oso ortodoxoei. "The Magnificent Tree” azken diskoan tresna ugari azaltzen dira, esaterako, txeloak, biolak, tronpetak, haur abesbatza bat eta Theremin enigmatikoa. Geike Arnaert: ahotsa Alex Callier: programatzailea, baxua eta teklatuak Raymond Geerts: gitarra . |
|||