![]() |
|||
![]() |
|||
Bettie Serveertek osatu du bere barrutia. Zazpi urte luzetan zehar, munduari jira osoa eman dio gitarrako banda holandar berritzaileenak. Bien bitartean argitaratu dituzten lau diskoetatik Palomine rock garaikidearen klasiko bat bilakatu da. Izan duten esperientziak lagunduta, oraindik ere ausartagoak izatea erabaki dute. Private Suit disko berria Palomine-k argitaratu du, taldearen zigiluak. Carol van Dyk, Peter Wiser, Herman Bunskoeke eta Reiner Veldman-ek John Parish ahalguztidunaren laguntza eskatu zuten diskoa egiteko. Eta emaitza hor dago: soinu erabat berritzailea, baina beste ezer aurretik Bettie Serveert-en irudiko disko bat. Soinuaren ikuspegia galdu gabe, ikuspuntu berriak eskaintzen dizkigute, orain arte miatu gabeko gela berri. . |
|||