Mr. Will Oldham-ek goitizen ugari izan ditu bere karreran zehar, esate baterako, Palace, Palace Brothers, Will Oldham eta azkenaldian Bonnie Prince Billy.

“Ease Down the Road” azken dizkoa, eskenako underground-izar distiratsu ugariren eskutik datorkigu... David Pajo de Papa M, Guided By Voices-eko Matt Sweeney eta pila bat gehiago. Album zoragarria dugu, Kentucky-en grabatua eta Mr. Oldham-ek bere bakardadean hausnartua, malenkoniaren aztarna agerikoak eta zentzuen zoramena darizkiona.

Gaztemaniak! Anariren mireslea izan da hasieratik bertatik. Haren berririk inork ez zuen garaitan eskenatokira eraman genuen, gitarra bat eskuetan zuela, eta oso harro gaude egindakoaz. Orain, besapean bi disko dituela, gure musikaren etorkizun oparoenetako bat dugu. Will Oldham-ekin jotzea zen haren gogoa. Horra hor ezina ekinez egina!
.