| |
San Frantziskoko laukoteak berriro harritzen gaitu On izeneko
bere hirugarren lanarekin. Riff erakargarriek, melodia landuek eta hitzek
pop egikera zorrotzeko talde baten gisa agerrarazten dute. Askotariko
eraginak dituzte, hasi The Velvet Underground eta The Kinks klasikoetatik,
garaikide diren Blur, Big Soul edo The Breeders taldeetaraino, eta The
Cars taldearen new age-etik igarota, aurreiritzirik gabe bereganatzen
baitute. Bi mutil (Will Schwartz eta Roddy Bottum, Faith no More taldeko
kide ohia) eta bi neska (Jone Stebbins baxuan eta Lynn Perko baterian),
pop ona egitea beste helbururik ez dutenak, eta lortzen dute, bai horixe!
El Hombre del
Planeta X Irungo talde bat da, era ezberdinetako joerak batera-tzen
saiatzen dena, hala nola, acid jazz, funk edota disko musika.
|