| Hemen
ditugu, azkenean. New Yorketik datozkigu Clem Snide bandakoak,
Buddy Hollyren (bere tolesgabetasuna galdu gabe "and
roll" atzizkia onartzen zuen rock garaikoa) eta Chet
Bakerren arteko nahasketa ezin fidelagoa diren horiek.
Banda honen musikan aldi berean atzemango ditugu ordu
txikiko jazza, garaiko popa eta country jatorrenaren ibilera
bakartia (ez da harritzekoa, Eef Barzelay liderrari antzematen
zaizkion mamu erromantikoaren sustraiak eta Hank Williamsen
"indie" aztarnak ikusita). Soft Spot" aurkeztuko
dute Donostian, iraupen luzeko hirugarren lana.
Abestiak
entzutean, irudimenera etorriko zaigu Wilco sinadura
izan zezakeen balizko diskoa, 1996an Ritchie Valensen
bertsio lasaiak eskatu izan balizkiete. Bandaren beste
diskoak dira You Were A Diamond" (1997), "Your
Favourite Music" (2000), "The Ghost Of Fashion"
(2001) eta, azkenik, 2003an argitaratu zuten elepe bat,
non Christia Aguileraren bertsio berezkoa egitera ausartzen
diren. Kontzertuaren lehen zatian, Chicagoko abeslari
eta biolinista Andrew Bird arituko da.
|