Frantzian jaio eta Balear Irletan hezitakoa, txikitan orduak eta orduak egiten zituen osabaren disko dendan musika entzuten. Soinuaren obsesioak hartuta beti, hamabost urte zituela ikasi zuen gitarra jotzen. Eskolatzeko berriro Parisera itzuli zelarik, punk eta folkeko pare bat bandetan ibili zen, 1992an elektronikaren eta Dj lanbidearen sukarrak hartu zuen arte. Geroago, 1997an, F Communications etxera joan zen eta harekin lau maxi-single argitaratu zituen 2001. urtearen bitartean. Azken urte horretan amaitu zuen bere lehen diskoa (Ongi etorri!), eta kritika bere alde jarri zuen. Garai horretan Dj maletak hartu eta Europan, Brasilen eta EEBBetan ibili zen.

Denborarekin estudio bat jarri zuen etxean, "Mint" bere bigarren diskoa ostuko zuten gaiak behin eta berriro grabatzeko. »Dj saio batetik besterako bidaietan soinuak eta erritmoak lantzen ibili zen, burura zetozkion moduan, Diskoa amaitzen ari zen bitartean, hainbat artistari lagundu zion diskoak eta nahasturak egiten. Artista horietako batzuk dira Brian Eno, Talking Heads, Mandalay, Tears For Fears eta U2.

Banda: Stefane Goldman (gitarrak, Phillipe Monrose (perkusioak, DJ Seep (scratch), Jean Phillipe Rykiel (teklatuak) eta Hanifah Walidah-en soul ahotsa.

+ info: www.alexkid.com

 
  © Gazteria Zerbitzua - Gipuzkoako Foru Aldundia 2004.