| |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
New
Yorken oinarrituta, Edison Woods taldeak musika, performanzeak
eta arte instalazioak eta antzerkia egiten ditu. Hori
guztia Julia Frodahlen sormenaren itzalean. Proiektua
2000. urtearen hasieran abiatu zen.
Batez ere taldearen musika proiektuak egin baditu ere ezagun, Edison Woods taldekoak
gai dira Lo-Fi soinuen eta paisaje zinematografikoen nahasketa paregabea egiteko.
Taldearen orkestrak baxua, biolina, gitarrak efektuekin, txeloa, teklatu klasikoak,
bateria eskobiladunak, platiloak, etxeko grabazioak eta emakumeen ahotsak ditu.
Lehen diskoa, izenburu homonimoa daramana, Endearing Records etxeak grabatu zuen
Kanadan (2001). Orain aurkezten dutena, "Seven principles of leave no trance",
Europan editatzen den lehena da.
Estreinaldian nazioarteko kritikak txalotu egin zituen soinu xalo eta samurra
zutelako. Orain, kolaborazio berri zoragarriez baliatzen da. Identifikatuta senti
gaitezke Goldfrappen oparotasunarekin, The Dirty Three-ren egitura zoliekin,
Julee Cruise-en kalitate kezkagarriekin eta, gainera, Juliaren esanetan, Chan
Marshall-en (Cat Power) hausnarketa apalekin.
Prentsak Mazzy Star, Low, Nico edo Cowboy Junkies taldeekin erkatzen ditu. Edison
Woods taldeak abesti atxikigarria, handitasun malenkoniatsukoak, arrandi gabekoak
eskaintzen ditu. Zoragarriak.
Proiektuan musikari ugari sartzen dira:
Julia Frodahl (pianoa, ahotsak eta harmoniuma), Britta Steiner (biolina), Línea
Weiss (txeloa), Catherin Bent (txeloa), Jason Crigler (gitarra), Jeff Lipstein
(bateria), Justin Wallace (baxua), Jordan Malken (baxua), eta beste batzuk... |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
|