| |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
| John Roderick ikasle aparta eta Ideien Konparaziozko
Historiako irakasle ospetsu bat zen Washingtongo Unibertsitatean,
halako batean etorkizun handiko karrera akademiko hura
utzi eta musikari bihurtzea erabaki zuen arte. Emaitzak
ikusita, erabakia zuzena izan zela esan daiteke. Seattleko
musikari hau, beste egitasmo guztiak alde batera utzita,
gogo-bihotzez The Long Winters taldeko lanean ari da,
eta bere ahalegin guztiak musika konposatzen jartzen
ditu. Egiten dituen lanak edertasunari eta intentsitateari
zabaldutako leihoak dira, ezin egokiagoak bere ahots,
nortasun handikoarentzat. Ahotsean, izan ere, R.E.M.-eko
Michael Stipe-ren antza duela esan izan da, baina berak
badu bere distira berezia, bere-berea, eta ez dago antzekoen
bila ibili beharrik. Diskoa
John Roderickek berak, Ken Stringfellow (The Posies)
eta Chris Wallarekin batera, ekoiztua da. Seattlen
jaioa den arren, Johnek Alaskan pasatu zuen ia haurtzaro
guztia; neguak luze irauten duen eta udaberriak eta
udak amets labur bat diruditen toki batean, beraz.
Zerbaitengatik aukeratuko zuen Roderickek "The
Long Winters" bere taldearen izena. "When
I pretend to fall" izeneko bigarren bilduma du,
zalantzarik gabe, lan biribilena. Amerikar unibertsitateetako
poparen oihartzunak aditzen dizkiogu hartan, eta este
jende asko ere gogora ekartzen digu: Masters Of The
Hemisphere, Brendan Benson, Call and Response, Beulah
("Scared Straight"-eko tronpeta horiek),
Papas Fritas eta baita Wilco ere... Hitz batean esateko,
edonork argitsua dela esango lukeen pop bat dakarkigu.
Zertara datoz hodei beltz horiek orduan? (Death Cab
for Cutie). Izen handiko laguntzaileak izan ditu lan
honetan, hala nola, Peter Buck (R.E.M.), Jon Auer (The
Posies), Scott McCaughey (Minus 5, Young Fresh Fellows),
Blake Wescott (Pedro the Lion) eta Sean Ripple (American
Analog Set), besteak beste.
|
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
|