The Straitjackets taldea rock instrumentaleko hirukote gisa eratu zen 1988an Eddie Angel gitarra jole ospetsuaren gidaritzapean. Angelekin batera, hirukia osatuz, Danny Amis beste gitarra jolea eta L.J. "Jimmy" Lester bateria jolea zeuden. Konboa dibertitzeko eta Nashville inguruan jotzeko asmoarekin sortu zen. Baina, sei urte geroago E. Scott Esbeck baxu jolea fitxatu zuten eta demo bat izan nahi zuena beren lehen disko bihurtu zen: "The Utterly Fantastic and Totally Unbelievale Sound of Los Straitjackets" (1995).

Ordurako jada hasita zeuden mexikar borrokalari libreen maskaretan mozorrotuta jotzen eta artikulua jarri zioten izenari horrela espainiar itxura emateko, aurrerantzean Los Straitjackets deitura hartuz. Hori guztia Danny bandako baxu joleak erakusten duen trash kultura mexikarraren fanatismoari esker. Laukoteak askotan jaso du gure garaiko rock instrumentalaren talderik onenaren aipamena. Eddie Angelek aitortzen du gaur egun taldeak lan asko egiten duela zinema eta telebistarako, baina horrek ez duela esan nahi, eransten du, maskaratutako taldea tauletatik urrundu denik platoetan edo soinu bandetan bakarrik aritzeko. Askoz gehiago ez dago esateko. Bizi diren edo lan egiten duten herrian olaturik ez badago, ez zaitezte kezkatu, jaun horiek, rock instrumentalaren titan horiek, ekarriko dizkizue, ez al zarete bada entzuten ari itsasoaren hotsa beren bizkarrean.
 
  © Gazteria Zerbitzua - Gipuzkoako Foru Aldundia 2004.