| |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
| 1. |
Hala
nahi duten Gipuzkoako musika talde eta bakarlari
guztiek dute lehiaketan parte hartzeko aukera, baldin
eta disko etxeren batekin argitaratutako diskorik ez
badute eta aurreko edizioetan sarituak izan ez badira,
hau da, Gaztemaniak programaren barruko diskoren batean
sartu ez badira.
|
 |
 |
| 2. |
Parte
hartzaileen musika estiloari dagokionez, ordea, ez
da mugarik izango. |
 |
 |
| 3. |
Lehiaketan
parte hartzen duten taldeen berri zabalagoa emateko
asmoz, MUSIKA GIDA web orrian talde bakoitzaren
informazio fitxa bana sartuko da, baita kantu bana
ere, MP3 formatuan. |
 |
 |
| 4. |
Atal
berezi bat sortuko da MUSIKA GIDA web orrian erabiltzaileek
beren iritzia eman dezaten lehiaketan aurkeztutako
taldeei buruz, eta iritzi horiek kontuan hartuko
dira, epaimahaiaren irizpideekin batera, taldeak
aukeratzeko orduan. |
 |
 |
| 5. |
Epaimahaiak
15 talde aukeratuko ditu guztira. Kopuru horrek gorabeherak
izan ditzake, edizio bakoitzean aurkeztutako taldeen
kalitatea kontuan hartuta. Aukeratutako taldeak "Gaztemaniak
8" diskoan bilduko dira. Taldeen esku egongo
da diskoan sartu nahi duten kantua aukeratzea, bidalitako
maketak dituen hiru kantuen artetik, betiere. Disko
konpaktu horren 1.000 ale editatuko dira, eta liburuxka
bat ere edukiko du, taldeen berri zehatza emango
duena. Disko gehienak disko etxeetara eta hedabideetara
bidaliko dira, taldeei ahalik eta sustapenik handiena
egiteko. Xede honekin, badago aukera disko konpaktuaren
edizio berezi bat egiteko musika argitarapen batekin
debalde banatzeko. Aukeratutako talde bakoitzari
ere 10na kopia emango zaizkio. |
 |
 |
| 6. |
Ahal
den neurrian, aukeratutako taldeak gonbidatuak izango
dira Gaztemaniak programaren barruan antolatzen diren
saioetan parte har dezaten. |
 |
 |
| 7. |
Taldeek
uko egiten diote inolako royaltyrik kobratzeari beren
kantuak bilduma diskoan sartzen lagatzearen truke.
Antolatzaileek hitz ematen dute diskoa editatzeari
dagozkion egile eskubideak likidatuko dituztela Egile
eta Editoreen Sozietate Orokorrean (S.G.A.E.). |
 |
 |
| 8. |
Antolatzaileek
aholku hau ematen diete aukeratutako taldeei: diskoan
sartzen diren kantuei izen eman diezaieten Egile
eta Editoreen Sozietate Orokorrean (SGAE), eta diskoa
editatu aurretik, betiere, aukeratutako taldeen eskubideak
babestearren. |
 |
 |
| 9. |
Lehiaketan
parte hartu nahi duten talde nahiz bakarlariek, ondorengo
helbidera, 2004ko Maiatzaren 31rako bidali
behar dituzte beren CD-Rak, gutxienez 3 kantu dituztela,
baita ere taldearen historia, argazkia(k), helbidea,
harremanetarako telefonoak eta posta elektronikoa: |
 |
 |
CRAJ
/ GAZTE INFORMAZIOA
"GAZTEMANIAK PROGRAMAKO 8. MAKETA LEHIAKETA"
Anoeta 28, 20.014 Donostia
Tel. 900 110 111
ctij1@gazteria.gipuzkoa.net |
 |
 |
| OHARRA:
Lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du oinarri
hauek oso-osorik onartzen direla, baita lehiaketaren
antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki ditzakeen
erak ere. |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
|