![]() |
||
![]() |
Red House Painters taldeak, 1992az geroztik, pop, folk eta country musiken tradizio onenean hainbat abesti atera ditu, Nick Drake, The Smiths, American Music Club eta Donovanen ukituekin, horiek elkarrengandik hain desberdinak izanik ere. Oraindaino bost bilduma argitaratu dituzte, eta 1999ko hasierarako “Old Ramon” izeneko lan berria kaleratzekoa dute. Taldeko liderra Mark Kozelek da, ahots indartsu, liriko, |
|
| gozo eta aberatsez, bihotzeko
nahaste, maitasun historia desitxuratu, eta sentimenduzko hondamendiak kantatzen
dituena. Soinu hutseko formatuan aritzera etorriko zaigu, bere kanta zoragarriekin
guztiok dardarka jartzeko prest. http://www.kdesings.com/rhp |
||