Ruper Ordorikaren seigarren diskoa “Dabilen Harria” izenekoa kalean da. Ruper Ordorika, musika tradizionalean aditua den kantari eta konposatzailea folk, pop eta rocka jorratuz estilo bateratsua eta beti ere pertsonala hogei urtetan erditu duen gizona. “Dabilen Harria”, diskoko kantek guztiz berriak izan arren, betidanik hor, nonbait, herri-imajinarioan edo, egon bazeudela dirudite... herri musikaren hats intemporala

eta abanguardiaren inpulso berritzailea uztartzen baitituzte kantok. Erabateko sonoridade baten jabe egin da Ruper disko honetan. Klasikoa bezain garaikidea. Entzun arretaz, mesedez, “Nor da”, “Martin Larralde” eta gainerakoak. Atea irekiko dizueten kantak dira. Sinpleak, zuzenak, konpaktoak, neurtuak, hitzezko azalpenik behar ez duen erabateko sonoridade baten adierazgarri.

ANGEL CELADA
Bateria jolea

IÑIGO GOLDARACENA
Baxu jolea

JAVI ANTOÑANA
Gitarra jolea

NANDO DE LA CASA
Teklatuak eta perkusio jolea

RUPER ORDORIKA

Ahotsa eta gitarra jolea