The Magnetic Fields Stephin Merritt-en proiektu pertsonala da The Magnetic Fields eta bera da 1990ean musika mundura jaio zen amerikar talde horren lider bete-betea. Bi lan txiki argitaratu ondoren, Holiday (1994) lanarekin hasi zen taldea soinuari bere tankera ematen: soinu banda existentzialeko
giroa, lelo pop amorratuak, hari eta haizezko moldaketak, casiotoneetako eta jostailuzko pianoetako erritmoak, eta Stephinen ahots esanguratsu eta mingotsa. Taldearen Get Lost (1996) izeneko azken lanak bere lekua irabazi du mende bukaerako popeko maisulanen artean. Merritten abesti hobekien osatu eta taxutuetan, labur bada era, bere obsesio guztiak agertzen dira: giza harremanen alde ona eta txarra, eta maitasunezko gertakarien xehetasun niminoei dirdira bizia emateko ahalegin ia obsesiboa. "Rock de Lux" aldizkariak iazko emanaldi zuzenik onenetarikotzat jo zuen talde honek BAM 97an egindako saioa.

http://neon.cchmeen.berkeley.edu/~skinner/mf

http://www.hes.harvard.edu/~sking/magfields