![]() |
||
![]() |
Luzaroan Bostongo agertokietako aitalehena izanda, itzal handiko pertsonaia bitxi bat da Alexander, bere jardun harrigarrian talde askotan ibili dena, hala nola, The Lost, Bagatelle, Grass Menagerie, eta Boom Boom Band. Badu baita ere kolaborazio bat egina Velvet Underground-en ondorengo Lou Reedekin. Bateria eta teklatuak jo ditu, hainbat bandatan kantatu du, eta singleak nahiz CDak plazaratu ditu, multinazionaletan bezala diskoetxe independenteetan ere. Loco ezizena Solo Loco bezalako diskoak plazaratzen zituen garaitik datorkio, egia esan Joey Loco pianojole latindarraren ordainetan hartu zuena. Williek eskaintzen digun bidaia musikalean rocka, punka eta jazza bidaide dira, dotorezia, | |
| milikeria
edo sentimentaltasunik eza goranzko balioa den mundu batean bidaide, hain zuzen
ere. Egun hauetan bira bat egiten ari da Frantzian barrena betidanik
ondoen tratatu duen herria, eta abagune horretaz baliatuta bisita bat
egingo digu bere azken proposamena aurkezteko: oraingo talde bi saxojolek,
bateriajole batek eta Loco pianojoleak berak osatzen dute.
www.tiac.net/users/accurate/alexander.html www.trouserpress.com/bandpages/WILLIE-ALEXANDER-AND-THE-BOOM-BOOM-BAND.html www.earthlink.net/~tourmaline/locodiscography.html | ||