![]() |
||
![]() ![]() Señora Queso |
Amerikarren bizitzeko era berriaren ispilu, duela hamar urte sortu zen taldea. Aita pontekoak Neil Hagerty, PUSSY GALORE taldea orduantxe utzita zuena, eta Jennifer Herrema orduan gaztetxoa izan ziren. Tele aisiaren hamarkadakoak dira, telebista baita amerikarren denbora-pasa nazionala, ikusmira azken finean hilketa ospetsuen eta biolentziaren ikuskizun bilakatu bada ere. Telebista zenbat eta gehiago ikusi, Royal Trux taldekoek orduan eta gutxiago dakite zer ote den egiazkoa eta zer ez, nola berezi azken ikuskizuna eta ikusi berriko teleberria. Zazpigarren albuma argitaratu berri dute, "Accelerator", orain arteko lanik onena, zalantzarik gabe. | |
| Rock-and-rolleko soinu garratza,
gitarra soinu nardagarriez josia, baina folk-blueko eta, inoiz, Rolling
Stones-en tankera oroitarazten duena. "Accelerator" sasiko rock-a da,
rock garbia, harroputza, indartsua, gaiztoa eta esperimentala. Royal Trux-en
emaitzarik ederrena: tumatxa ('Rock de Lux'). "Accelerator" lanean
Royal Trux-ekoek "indie" eszena berreskuratzen dute eta beren
karreran zehar egindako musika koherenteena, jostariena eta nahita
desitxuratuena lortzen dute" ('New Musical Express').
http://www.royaltrux.com | ||