Le Pendu

Iparramerikako rock-and-rolleko taldea da. 50eko urteetatik honako hainbat soinu-forma inspirazio-iturritzat hartuta, soinu primitibo eta bizia sortzen du, Velvet Underground eta The Cramps taldeen eragin handia ageri duena. Gitarrako riff bikainak eskaintzen ditu, testu interesgarriekin eta bateriako tribu-erritmoekin lotuta. Bere azken diskoa, "Follow me down" (get hip 98), aurkeztera datorkigu, etengabe biran ibili ohi den talde hau.

CLAY REED
ahotsa eta kitarra

BUFFY AGÜERO
bateria

CHRITY MONTERO
baxua


http://www.gethip.com