“Hori guztiak ez dira urre” diotsa bere buruari Mark Laneganek, eta bizitzako gauzak ikertzeko osatu duen bahe fin eta distiratsua dakarkigu bakarka egin duen “Scraps at midnight” izeneko hirugarren bilduman. Halakoak dira, izan ere, piezak: gau erdian gozatzeko puska aproposak. Lanegan ezagunagoa dugu Screaming Trees taldeko kantaria izan zelako, eta, zenean,

amerikar musikak une onenetariko batzuk izan zituelako. “The Winding Sheet” (1991) eta “Whiskey for the Holy Ghost” (1994) diskoen ondoren, azken lana aurkeztera datorkigu, betiko ahots berezi, oparo, indartsu eta ukaezinarekin; inoiz, hala ere, urratzen zaion eta hain hauskor agertzen zaigun ahots horrekin. Eta, ahotsarekin batera, gitarra dirdaitsuz, feedbag akustiko eta elektrikoz, folkez, rockez, bluez eta... ehundutako soinu apartak disko hau paregabeko bihurtzen digute. Hori guztia gutxi balitza, laguntzen dion banda benetan gehiegia dela jakinda, argi dago zita honetara ezin dela huts egin.

Mark Lanegan, ahotsa.
Mike Johnson, gitarra.
Ben Shepperd, baxua.
Mark Boquist, bateria
Mark Olsen, gitarra.