Chuck Prophetek badu dohain magiko bat, erakargarritasun misterioso bat, ez ordea ezezaguna. Gaur egun musika negozioan lan berriak aurkezten dituenean harritu eta enamoratu gaitzakeen artistarik bakarrenetakoa da. Tantaka oparitzen dizkigun lanak dira. Duen kalitatearen froga dira bere emanaldiak, musikari eta banda gisa agertoki baten gainean daudenean.

Green on Red taldea utzi, eta beste musikari batzuekin lanean ibili ondoren, Chuck Prophetek disko zoragarria grabatu du, Beck edo Neil Young-ek unerik inspiratuenetan zuten mailara iristen den horietakoa. Eta ez du ez bataren ez bestearen iturritik edan beharrik, Chuck Prophetek iragana eta etorkizuna elkartzeko gaitasuna daramalako bere barnean eta berez, direnak direlako, balio duten abestiak gure aurpegietara botatzeko nahiko dotoretasuna duelako. Ez dute abesti horiek merkataritzako estrategiarik, ez eta izen ospetsurik behar gure buru-bihotzetan amairik gabeko denbora batean gelditzeko.

Chuch Prophet Kaliforniako Whittier hirian jaio zen. Handik San Frantziskora joan zen eta oraindik ere nerabea zela GREEN ON RED taldeko kide egin zen, country musikan oinarritutako talde psikodelikoan. Oraindik ere iristen zaizkigu talde haren lurrinak, Wilco, Son Volt izen goxuen bidez.

Ordutik aurrera, bere karrera ekitaldi eta talde (Penelope Houston, American Music Club, Warren Zevon...) askotako kide izanez eraman du aurrera eta hori oztopo izan da guretzat bere iaiotasuna (“...Paul Westerberg eta Bob Dylanen artean galdutako katebegia...”) ezin izan digulako erakutsi sarriago. Baina, bost abesti horiek entzun eta gero merezi zuela itxoitea esatea besterik ez zaigu geratzen.

Chuck Prophetek oso banda ona eduki du alboan (country itxurako DJ-ak barne) eta Tom Waits-en azken diskoan lan egin duen Jacquire King-ek eman dion laguntza paregabea izan da. Azaroaren etorriko dira. Ez duzula galdu behar, ez dago esan beharrik.

Entradas: 600 pzta.. (3,61 Euro)
.