| |
Pussyfoot zigilua aurkeztuko da. Howie Bemstein artista handiak sortua
da; handia, bera delako azken hamarkadako dantza musika gehien baldintzatu
dutenetako bat.
Bere lana isilpekoa izan den arren, Howie da Britainiako mundu musikala
gehien aberastu duena. Howie Bernstein ekoizle, injineru eta moldatzaile
izan da 90eko hamarkadako disko erabakiorretan. Izan ere, haren eskuaren
itzala atzeman dezakegu Bjork-en "Post" eta "Homogenic", U2-ren "Pop",
Everything But The Girl-en “Walking Wounded", Tricky-ren "Maxinquaye",
Goldie-ren "Timeless" eta Soul II Soul-en "Keep On Movin´" diskoetan.
Ez da nolanahiko zerrenda, azken hamarkadako disko garrantzitsuenak baitira
bertan.
Pussyfoot zigilukoak kenduta, Howie B-ren ibilbide bakartiak hiru bildumen
ondarea utzi digu: "Music for Babies", "Turn the Dark Off" eta, azkena,
"Snatch". Disko horietako bakoitzean egilearen estilo berezkoa nabari
da, break joera oinarritzat hartuta giro eta bide berriak asmatzen baititu.
Howie-k 1994an sortu zuen Pussyfoot zigilua, bere gogoko musika argitaratu
ahal izateko, eta zigilu horren berezkotasunaz jabetu ahal izango gara
Nitsa Club-en egingo den aurkezpenean. Izan ere, aho zabalik geratuko
gara Palm Skin Productions-enekin batera Howie B bera platoetan ikustean.
Platoetako artean zein maisu den ikusteko parada ederra.
Zuzenean izango dugu Daddylonglegs-en aurkezpena, Howie-ren eta Jeremy
Shaw bere bizkarzainaren proiektu berria. “Horse” da beren lehen bilduma,
non funk joerak eta soinu elektronikoak bat egiten baitute zaldien inguruko
artea eta protagonistak irudikatzeko.
Simon Richmond da Palm Skin Prod-en arima. Proiektu gehienbat ezaguna
Mo¨Wax-en argitaratutako materialarengatik (“The Beast”, “Slipper Suite”,...)
eta Londreseko gau mitikoan, That´s How It Is-en, egindako saioengatik.
Urtarrilean azaldu zen “Künstruk”, bere lehen 12”a Pussyfoot zigiluarentzat.
Sarrera: 1.000 pzta. (6,01 Euro).
Hurrengo kontzertuak
GASTEZESZENA·EGIAKO KULTUR ETXEA
Martxoak 9: Laika-k bere diska berria aurkeztuko du: "Good looking
blues".
Martxoak 31: Labradford.
.
|