EEBBetako abeslaria bata, iraniarra bestea eta aljeriarra hirugarrena, hauexek dira ezohiko hirukote honen partaideak. Disko bat argitaratua dute (Heavenīs dust) non kultura eta tradizio musikal ezberdinak, elkarrekin uztarrezinak kasik, biltzen diren. Parisen bizi dira hirurak eta badira lau urte "mugarik gabeko"tzat jotzen duten musika egiten dutela. Iran, Etiopia, Maroko, herri zeltak edo Balkanetako soinuak nahasten dituzte eta eurek asmatutako hizkuntza batean abesten dituzte gehienetan. Alkimia ederra benetan.

www.sonymusic.fr/ekova
.