|
||||
| Los
Angeleseko kaleetan ohiu indigenotik sortuak, Aztlan Underground taldeak
gaztelerazteko rock mugimendua deiturikoaren mugak gainditzen ditu eta bere
arbasoek mendetan ezarri zuten tradizioari, hau da bidegabekerien aurrean
isilik ez gelditzeari, jarraitzen dio. Hip-hop erritmoen eta instrumentu tradizionalen arteko nahasketa baino zerbait gehiagoren ordezkari den Aztlan Underground taldeak Estatu Batuetako txikanoen kulturaren ikuspegi bat eskaintzen digu. Sub-verses taldearen lehen lan osoa da ingeles nahiz gaztelerako abestiak bilduz, eta amaiera ematen dio denbora eta neke ugari eskatu dien lan ziklo bati. Beren lekua eskatzen duten amerikar-mexikar-indigena gisa alde batera utzi nahi dituen gizarte batean sartzeko borroka eta nekea. www.esan-ozenki.com . |