| |
Velocette
talde sortu berriak 1997ko maiatzean argitaratu zuen estreinako singlea:
Get yourself together. Hori nahikoa izan zen Melody Makerrek "asteko singletzat"
jo zezan, eta NMEk, taldeko kantaria -Sarah Bleach- aipa zezan: izarra
izatera irits litekeena.
Londresko talde honek, oraindik orain, estreinako albuma argitaratzen
zuen: Four fold remedy. Doinu hauen artean mugitzeko gai da: soul-jazz,
conga edo funk. Kantuek gitarra boladak eta flauta aienatuak dituzte,
edota country-soul baladak orkestrako moldaketez lagunduak, eta, jakina,
Sarah-ren ahots beroa eta xarmangarria. Hori guztia medio, banda berri
baten gisa agertzen da Velocette: musika maila gorenak lortzen ditu, eta
sakontasun zirraragarria ere bai.
WEB PAGE: www.wiiija.com
|