90eko hamarkadako banda alternatiboetan eraginkorrenetako bat dugu STEREOLAB. FAUST, NEU eta kraut-rockeko beste banda batzuetan oinarritutako art-rock estetikoa eta 60ko urteetako pop doinuen zaletasuna konbinatzen ditu. STEREOLABek, Tim Gane eta Laetia Sadier gidari dituela, rockaren tontorretik poparen zenbait formetara bitarteko erdi bidean dauden musika formen zilegitasuna agerian jartzen du, nahiz pop forma horiek rockaren estetikatik kanpo utzi izan ohi diren. Talde hau bere disko egin berria aurkeztera dator: “Cobra and phases group play voltage in the milky night”. Lehen zatian Galesko Gorky’s Zigotic Minci taldeak joko du. Oso-oso interesgarria.

Laetia Sadier, Mary Hansen, Tim Gane, Andy Ramsay eta Morgane Lhote.

WEB PAGE: www.stereolab.co.uk

Sarrerak: Telekutxa (943 411 200), Donostiako Kultur Etxeak, Victoria Eugania eta Antzoki Zaharra.
1.000 pzta. (6,01 Euro).