Inork ez daki zehatz-mehatz zer egiten duten. Gauza bat segurua da, halere: Koloniako (Alemania) Mouse on Mars taldeak bidea erraztu dio Alemanian eta beste herrialde askotan soinu analogiko eta digitalak, elektronikoak nahiz bestelakoak, modu organiko eta arrunt berri batean erabiltzen dituzten musikari gero eta ugariagoei. Hala, pieza asko eta askotarikoak dituzte beren eguneroko menuan: indiarrak, post-kraut, rock eta popak, tekno-indiarrak eta abangoardiakoak. Mouse on Mars eta bere soinu-kosmosa, beraz. Gurera, bere bilduma berria, seigarrena, aurkeztera dator: Niun Niggung korapilatsu eta sailkagaitza.

WEB PAGE: www.mouseonmars.com

Sarrerak: Telekutxa (943 411 200), Donostiako Kultur Etxeak, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra.
800 Pezeta (4,81 Euro).