DJ ezaguna. Pedro Destino eta antzeko ezizen teologikoez batailatua. Elektronika eta pop erritmo kutsakorrez mugitzen dira. Psikodelia, elektronika, izarrak eta animaliatxo ederrak nahas-mahas batean.
Osteguna 30 · Gastezsena · 21:00
   
   
   
  Red Snapper, Orbital, Jane’s Adicction, Tortoise eta beste hainbat bandaren jarraitzailea. Gure musika labealdi berriko soinu bandarik erakargarrienetako bat irudikatzen duten lau musikariren laguntzaz iristen da Elektronikaldia-ra.
Osteguna 30 · Gastezsena · 21:50
   
   
   
  Dance de Lux 99 lehiaketa irabazi berri du. Aphex Twin, Maas, Kraftwerk, Laurent Garnier eta beste hainbat talderen jarraitzaile, bi urte daramatza bakarlari gisa ikertzen, Donut, Persefone edo Zuma bezalako bandetan izandako esperientzien ondoren. Bere estiloa house musikan oinarritzen da, nahiz eta bestelako genero batzuetan ere, dub edota elektro-an hainbat sartu-irten egin dituen. Bere logelan lan egiten du, loops edo inprobisazioetatik abiatuta.
Osteguna 30 · Gastezsena · 22:40
   
   
   
    Javier Rebollo estatuko musikaren aitzindarietako bat da. Palais izeneko bere lehen diskoa, azken urteotako lanik garrantzitsuenetakotzat hartua izan da aldizkari eta komunikabide espezializatuetan. Musikari bilbotar honek bizkarra emanez jotzen du beti, bere makinetan buru-belarri aritzeko, melodia eta optimismoa eskaintzen dituen musika proposamen distiratsu batean.
Osteguna 30 · Gastezsena · 23:30
   
   
   
    Alex Martinek eta Maytek lau eskutako jolas idiliko bati bizitza ematen diote, bertan, disco-house estiloa sakon eta dotore bat-batean sartuz, saxo batek belarriak kez eta jazz-ez betetzen dizkizun bitartean. Alex hainbat proiektutan aritu da, besteak beste, Alex Martin Ensemble, Sideral, Omni, Arexx edo Iberian izenekoetan, eta estatuko techno musikaren aitzindaritzat hartua dago.
Osteguna 30 · Etxekalte · 01:30
   
   
   
    Badirudi Nublak batata bat erabiliz ere artea egin lezakeela. Oraingo honetan, Casino andereñoak eta biek jostailuzko tresna elektroniko pare bat erabiltzen dute, giroaren ikuspegi berezia erakusteko. Ke makina eta argi urdintsuen laguntzaz, giro arraro bat sortzen dute, beste mundu batetik datorren irrealtasun gozo batez ikutua.
Ostirala 1 · Areto Esprimentala· 19:00
   
   
   
  Herber aldakorraren aurpegirik originalenetako bat. “Wishmountain hilda dagoenez, gora Radioboy!. Matthew Herbertek amaiera eman zion bere ezizen experimentalari, eta berri bat asmatu du, txuriago bat, argituko ez dizugun misterio ikutu bat berekin duena, alegia. Egitura zimurtsuak, giro kutsatua eta soinu txuria eskainiz, eten bat egiten du, azpimarratu beharrekoa, oso ezberdina baita. Eta nabarmena, alajaina!”(Gabi Ruiz)
Ostirala 1 · Gazteszena · 22:00
   
   
   
    Pariseko eszena independientearen azken ekoizpenetako bat. Pop eta elektronika umorez eta erritmo kutsakorrez nahasten dira. Bozinak, telefonoak, zaldiak eta hiri edo mendiko edozein soinu nahastuko dira jendea dantzan jartzeko. Gadget inspektorearen atal berrien soinu banda izan liteke.
Ostirala 1 · Gazteszena · 23:00
   
   
   
  Novophonic etxeko artista berria. Bordeletik naif jaiak, dantzak eta tronpetak, Farfisek (teklatu elektronikoek), akordeoiek eta sintetizadoreek kolorez beteko dute Gazteszena aretoa. Ahaztu lotsa eta gozatu!.
Ostirala 1 · Gazteszena · 00:00
   
   
   
    Higlamm, Cosmos, Bozo eta Minifunk-ekin batera, kalitateko dance zigiluetako aitzindariak dira. Javi Pez eta Charly Brown oso ezagunak dira inguru hauetan, gozarazteaz gain, dantzan jarrarazi ohi baikaituzte. Zigilu hau Sirope kolektibotik sortu zen bertako dance eszenaren dinamizatzaile gisa, baina banaketa muga guztiak gainditu ditu dagoeneko, eta aipatzekoak dira Javik Japoniara (Pizzicato Five) edota Frantziara (Spring) eginiko bidaia-birnahasketak.
Ostirala 1 · Gazteszena · 01:00
   
   
   
    Berlindik Holgerrek eta Marcusek gaur egun dauden zigilu arrakastatsuenetako bat zuzentzen dute. Bungalow bezalako diskoetxe gutxi daude (bat ere ez ez esateagatik) hain estilo ezberdinak horrelako lotsagabekeriaz nahasten dituztenak. Beren merituetako bat hainbeste erakartzen dituen club-pop japoniar bikaina Europan ezagutarazi izana da. Beren jaioterrietan, izarren pare diren The Merricks, Kahimi Karie eta beste hainbat talde, Spring, Momus, Dob eta beste banda batzuekin batzen dituzte. Beren aurkikuntzetan aipagarriena ekarriko digute hona.
Ostirala 1 · Gazteszena · 02:00
   
   
   
    Howard eta Beth New Yorketik iritsi dira hamarkada guztietako diskoetatik berreskuratutako oinarri, hots eta tresnetatik abiatuz, giroak sortzeko soinu laborategi bat ekarriz. 1995ean hasi ziren Chinatowngo loft batean. Jatorrizko kontzeptua musika elektroniko esperimentaleko set minimalez osatua zen. DJ Spooky-ren lagunak ziren, eta beren musika sailkagaitz samarra da, egitura eta zapore ugari jasotzen baitu. I11-bient izenekoaren eszenan parte hartzen dute.
Larunbata 2 · Areto Esperimentala · 19:00
   
   
   
  Bikote hau 1994. urtean hasi zen lanean Turkun (Finlandian). Beren sorgailu analogikoak erabiltzen hasi ziren. Ez dute sintetizadorerik erabiltzen, oinarri erritmikoetarako batzuetan sampler-ak erabiltzen badituzte ere. Vakio (1995) edo Kulma diskoek soinu elektronikoetako abangoardia artistiko eta kulturalaren artean kokatzen dituzte. Izan ere, beren musika New Yorkeko Arte Garaikidearen Museoan entzun izan da. 1996an Japongo elektronika etxeak aintzakotzat hartu zituen, eta epailearen bidez Panasonic-en ordez, Pan Sonic izena jartzera behartu zituen. Hainbat eta hainbatekin aritu dira lankidetzan, besteak beste, Bjorkekin edota Alan Vegarekin. Beren azken lanak A (Blast First) izena du. “Pan Sonic edo hotsa arte bihurtua. Ikus-entzuleen tinpanoei aurrez-aurre eta inolako begirunerik gabeko erasoa, aurreko edizioetan, Bruce Gilbert-ek, Scorn-ek edo Merzbow-ek egindako basakerien parean jartzearekin mehatzatzen duena, hain zuzen ere. Onerako edo txarrerako, ez esan jakinaren gainean jarri ez zaituztegunik, gero!” (Ricard Robles)
Larunbata 2 · Gazteszena · 22:30
   
   
   
  Basic Channel-ek dub sustraietako egiturarekin techno germaniarra goitik behera aldatu zuenetik, sustrai horiek sortzaile berrientzat derrigorrezko elementu bihurtu ziren. Tikimanek eta Burial Mix zigiluak bide horrek zuen interesgarriena jasotzen asmatu dute, sekulako diskoak sortuz. Karibearra Jaialdiaren ikuskizun handietako bat da, zalantzarik gabe. Bere ahotsarekin Berlingo laguntzaileen kalkulatutako ekoizpenei berotasuna eta gizatasuna emateko gai izan da.
Larunbata 2 · Gazteszena · 00:00
   
   
   
    Zer esango dizut bada, Atanasio Maciasi buruz... Saia zaitez entzuten, eta murgil zaitez bere musika eklektizismoaren itsasoan. Dantzatzeko musika, eta mundu obsesiboetara eramango zaituena. Frankfurt bizirik dago!
Larunbata 2 · Gazteszena · 01:00
   
   
   
    Karismadun pertsonaia hiperaktibo honek hamarkada honen amaierako ezinbesteko bihurtzen duten hainbat proiektu ditu, besteak beste, Herbert (house), Doctor Rockit (jazzy electro), Wishmountain (techno) edo Radio Boy. Bibolina eta pianoa jotzen hasi zen, 4 urte zituela. 13 urterekin, berriz, Glenn Miller-en piezak jotzen zituen teklatuekin. Jazz standard-ean oinarrituz, dirua biltzen joan zen aparatuak erosi eta bere musika sortzeko. BBC-ko ingeniari baten semea izanik, Amerika, Kanada, Austria, Alemania, Suitza, Japonia, Errusia, Norvegia eta Australian zehar eraman ditu bere proiektuak.
Larunbata 2 · Gazteszena · 02:30
   
   
   
    Urteak daramatza Frankfurtetik lan egiten, hainbat eta hainbat zigilu eta proposamenetan, besteak beste, Acid Jesus, Alter Ego edo Sensorama-n. Jaialdiaren diskografiarik osoenetakoa dute. Egiako Kultur Etxeko gorputzak neka-neka eginda uzteko amaiera bikaina.
Sábado 2 · Gazteszena · 04:30