![]() |
1999 ·
15 m. Zuz: Tinieblas González · Espainia Jatorrizko bertsioa inglesez, euskerazko azpitituluekin. Edgar Allan Poe-ren poema mitikoaren egokitzapena irudietan Tinieblas Gonzalez-en eskutik, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren aurreko ekitaldiaren Atal Ofizialean aurkeztua. Tinieblas berriro lehiatuko da Zinemaldian iaz Por un infante difunto (1998) lana aurkeztu ondoren. |
|
![]() |
1998
· 126 m. Zuz: Andrew Lau · Hong-Kong Jatorrizko bertsioa, erdarazko azpitituluekin. Hong-Kong-eko urteko superprodukziorik garrantzitsuena, borroka-arteetako zinema tradizionalari teknologia digital aurreratuena eta efektu berezi ikusgarrienak gaineratzen baidizkio. Heroi mitikoak, bataila epikoak, ezinezko amodioak... |
|
![]() |
1999
· 15 m. Zuz: Francisco Plaza · Espainia Proyecto Corto Canal + Sariaren Astea izeneko iazko ekitaldian irabazle izan zen Francisco Plazak lan kezkagarria aurkezten digu, izuikararen ildoari jarraiki zahartzaro eta gaztetasunari, heriotza eta bizitzari buruzko gogoeta egiten duena. |
|
![]() |
1980 · 125 m. Zuz: David Lynch · Estatu Batua Jatorrizko bertsioa, erdarazko azpitituluekin. David Lynch-ek zuzendutako bigarren filmea; filmeak, gertaera errealetan oinarrituta, John Merrick-en historia kontatzen digu; malformazio fisikoak zituen gizaki hori doktore batek aurkitu zuen feriako ikuskizun gisa erakusten zuten zirku batean. |
|
![]() |
1999 ·
15 m. Zuz: Manuel Romo · Espainia Bideoaren arloko bi freak maitagarrienetakoak, Hijomoto eta Faloman, sortu ondoren Manuel Romo-k zinemarako jauzia ematen du Mister Proper-en lagun egingo den beste izaki atsekabetu baten, istorioarekin. |
|
![]() |
1998 · 87 m. Zuz: Shaky González · Danimarka Jatorrizko bertsioa, erdarazko azpitituluekin. Danimarkako neska gazte batek etxe handi zahar bat oinordetzan hartzen du. Etxea senargaiarekin eta bere neska-lagun minenarekin bisitatzen duen bitartean, liburu bat aurkitzen du Rico banpiroaren, "gaueko aingeruaren", bizitzaren berri ematen duena. Filmeak Tarantino, B saila eta Banderas bera ere omentzen ditu. |